XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristo'k bakarrik du eskubide ondare ontan, iñor ez bait-da zerura igo, zerutik jetxi dan ua ezik.

Gizonaren Semea Joa 3 13.

Baña Arekin alkartzen bagera eta Aren gorpuzki biurtu, Arekin igotzen gera eta Arengan degu sarbide Aitaren altzora; Arengan bizi dezakegu, arturik degun seme-alaba-bizitza, Aitaren etxean seme-alaba-izatea.

Ensayos Congar 20 21.

Jainkoaren burubidea aztertu degun ontan, Agerpenaren bidez aditzera eman zaiguna ikusi degu.

Eta salbazio-edesti guzia zear agertzen dan gauza agiri eta bereizia, onako au: bakarka ez-baña, alkartean eta alkargoan eratu dala gu salbatzea.

Jaunak, ala ere, santutu eta zeruratu nai izan gaitu, ez bakarka eta alkarrengandik bereizi; egi-egian Bera ezagutu eta zintzoki Berari serbitzu egingo zion erri bat osotu nai izan gaitu, baizik.

Vatic II L G Errien Argi 9.

Salbazio-kondairaren oñarrian oso bereziki agiri da ari au: bat eta askoren arteko, bakarra eta alkartearen arteko lotura eta alkartasun sakona; baita alako berdintasun bat ere.

Guzia bat bakarrarena izan eta, ala ere, bat orren bidez guztiai banatzen zaie.

Bestetik, guzia alkartearena izan eta, ala ere, alkarte ortako bakoitzak duan artukizuna, alkartetik eta beraren bidez artzen du.

Gero oparoago ariko gera gai oni begira eta orduan azalduko degu zeñen ajola aundia zor diogun oñarri-ari oni, erakutsi oni.

Izan ere, Jainkoaren erriaren irudian adierazi zitzaigun aldez aurretik Itun Zarrean; eta gero bikaiñago azaldu zaigu Kristo'gan eta Onen Gorputz izkutuan, Elizan.

Bide ontatik eta erakunde onen argira eta arira bakarrik jabetu gindezke, Sakramentuen eragin-indarra zenbateraño dan alkarte-barruko eliz-indar.

Atal au burutzeko, ona beste bi ikaskizun:.